Bagoaz Barriara!

Lehen Hezkuntzan ingeleseko ikaskuntza sustatzeko helburuarekin, 6.mailako ikasleek aste beteko egonaldia egingo dute Barria aterpetxean.

Ikasgelatik kanpo ingelesa erabiltzeko aukera eskaintzeaz gain, elkarbizitza esperientzia polit bat bizitzeko aukera izango dute aste honetan zehar.

Orrialde honetan, familiek zuen seme-alabek egunero egiten dituzten ekintzen jarraipena egiteko aukera izango duzue.